Odd Hassel
Odd Hassel | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Christiania, 1897ko maiatzaren 17a | ||
Herrialdea | Norvegia | ||
Heriotza | Oslo, 1981eko maiatzaren 11 (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ernst August Hassel | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Osloko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | norvegiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikari-kimikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Osloko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia | ||
Odd Hassel (Christiania, egun Oslo, 1897ko maiatzaren 17a - ibidem, 1981eko maiatzaren 11a) norvegiar kimikaria izan zen. Osloko Unibertsitatean gradua lortu ondoren, Alemaniara joan zen 1922an, eta Munich eta Berlineko unibertsitateetan ere aritu zen. 1925ean Osloko Unibertsitatera itzuli zen, eskolak ematera, eta 1934-1964 bitartean unibertsitate horretako kimika saileko zuzendari izan zen. Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1969an, Derek Bartonekin batera, erreakzio kimikoak eta molekulen hiru dimentsioko itxura lotzen zituen ikerketengatik. Lan hori garrantzi handikoa izan zen atomoak molekulan nola dauden antolatuta jakiteko, eta antolaketa horrek kimika portaeran duen eragina ezagutzeko. 1930etik aurrera molekulen egitura aztertzen hasi zen, batez ere "cyclohexane"rena. Hasselek elektroi-difrakzioa eta gisa horretako teknikak erabili zituen horretarako: teknika horren bidez zientzialariek elektroi sorta bat igaroarazten dute gai batean zehar, eta gaiaren egitura atomikoa aztertzen dute, gaian zehar igaroarazitako sortan gertatu diren aldaketen arabera. Hasselek "cyclohexane"rekin lotutako gaien egitura zehaztu zuen, eta molekula horien balizko "konformazioak" (antolaketa espazioan) argitu zituen. 1934an Kristallchemie (Kristal kimika) argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]